Errore estandar

Inferentzia estatistikoan, errore estandarra zenbatesle baten desbideratze estandarra da. Maiz lagin batezbestekoa eta proportzioa zenbatesletzat hartzean erabiltzen da, zenbatesle horiek populazio batezbestekoari eta populazio proportzioari buruz alboragabe edo zentratuak direnez, haien desbideratze estandarrak, errore estandarrak alegia, parametroari buruz puntu-zenbatespen bat egitean sortzen den batez besteko errorea adierazten baitu. Errore estandarra txikitu egiten da lagin-tamainua handitu ahala.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy